“Getxo ZUrt!” egitasmoak ikusarazi –eta normalizatu– egin nahi du pertsona guztiek bizitzaren une ezberdinetan izaten duten maila ezberdineko sufrimendu emozionalen balizko presentzia. Min emozional horrek etsipen sakonera eraman dezake egoerarik larrienetan, are heriotza edo suizidio asmoetara. Zorionez, kasurik gehienetan eraginkorki borrokatu daitezke bizitzeko gogoa galtzera eraman dezaketen etsipen, depresio eta gainerako baldintzatzaileak. Horren erakusgarri da egoera kritikoetan bere nahiz hiltzeko aukera bururatu izanik behar duten laguntza jasotzen duten pertsona gehien-gehienak ez direla inolaz ere hilko bere buruaz beste eginda. Getxo ZUrt! egitasmoak agerira ekartzen ditu min emozionalaren zioak, eta herritarrak suizidioaren prebentzio, abordatze eta postbentziorako (maite zuten bat bere buruaz beste eginda galdu duten pertsonenganako arreta) ahalduntzen ditu Getxon. Hori guztia osasun publikoaren ikuspegia eta ikusmolde komunitarioa erabilita, orain arte isilpean egon den errealitate bati aurre eginez.

Getxo Zurt! Getxoko herritar guztiei zuzendutako asmo handiko esku-hartze bat da, eta Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren beharrezko ondoriotik sortu da. Getxo ZUrt! premisa batetik abiatzen da, alegia suizidioa ez dela gaixotasun bat, baizik eta pertsonen bizitzaldian eta gatazken konponketen harira gertatzen den ekitaldi bat, arrisku-faktore askotariko eta konplexuei loturik dena (zenbaitetan, depresioari edo buruko beste gaixotasun baten bezalako faktoreei lotuta dago).

HELBURU OROKORRA

Getxon jokabide suizidak duen intzidentzia, prebalentzia eta inpaktua murriztea.

HELBURU ZEHATZAK

Getxoko pertsonen ezagutza handitzea suizidioaren prebentzio, esku-hartze eta postbentzioari buruz, horren gainean diren mito eta ideia faltsuak baztertuz.

Suizidioaren askotariko determinatzaileren errealitatea era arduratsuan ikusaraztea, eta herritarrak trebatzea prebentziorako, garaiz detektatzeko, esku-hartzeko eta postbentziorako diren baliabide komunitarioen ezagutzan.

Udalerrian suizidiorako ohiko tokiak izanik esku-hartzea egin daitekeen eremuak zedarritzea eta laguntza-panelak jartzea, arriskuan diren pertsonak laguntza eskatzera bultzatzeko (Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren 13. neurria).

Maite zuten norbait bere buruaz beste eginez galdu duten pertsonen elkartegintza sustatu eta bultzatzea udalerrian (Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategiaren 50. neurria).

Formakuntza

Irakaslea:
Dr. Jon García Dk.

Hurrengo datak Getxon

Irailak 21  10:00 – 13:00 h.
Urriak 13  10:00 – 13:00 h.
Azaroak 17 17:00 – 20:00 h.
Abenduak 15 10:00 – 13:00 h.

Izen-emateak: naomihasson@doblesonrisa.com

Tlf.: 679 019 838

LAGUNDU NAHI AL DUZU?

Laguntza oro da ongietorria. Lagundu nahi baduzu jar zaitez gurekin
harremanetan gure harremanetarako inprimakia betez, posta elektronikoz
edo Facebook bidez.