EGOERA AHULEAN DIREN HAURRAK

berakah

Berakah baliabiderik gabeko haur etorkinei laguntzeko programa da.

Proiektuak: gosariak, udalekuak, egonaldiak egoitzetan, eskolarako laguntza eta aisialdia…

itxaropena_portada1

Ikusteko desgaitasuna dutenen Arabako elkartea da Itxaropena. Ikusteko desgaitasun larria duten pertsonak familian, gizartean eta lanean integratzea sustatzea du helburu, eta arreta eskaintzen die bai ikusteko desgaitasuna duten pertsonei eta bai haien familiei.

Jarduerak: antzerki-tailerrak, sentsibilizazioa sortzea, ikusmen-errehabilitazioko terapiaren ordainketa partekatua…

Fair Saturday erakundea mundu hobea garatzearekin konprometituta dago, eta horretarako artea, kultura eta gizarte-enpatia sustatzen ditu, gizartea eraldatzeko nahitaezko indarra direlakoan.

Oztopo Ikusezinak proiektua haurrei bideratutako gizarteratze-programa da, kultura-esklusio arriskua duten inguruneetan jarri dute abian mikromezenasgoaren bidez.

El Ensayadero musika hezkuntzaren bitartez Espainian baztertezeko arriskuan dauden haurrentzako gizarteratze proiektua da.

Ayuda en Acción hezkuntza berrikuntzaren aldeko apustua egiten da musika-oinarri batekin eskola uzteari aurre egiteko, integrazioa sustatzeko eta egoera zaurgarrian dauden ikasleentzako aukerak sortzeko.

GAIXOTASUN AURRERATUA ETA BIZITZAREN AMAIERA

Zer da Getxo Zurekin?

Doble Sonrisa fundazioak sustatutako lehenengo Hiri Errukitsua da 2017ko azarotik.

Doble Sonrisa fundazioak NHF erakundeak sortutako DENOK ZUREKIN metodologian oinarritutako ekimena da Getxo Zurekin. Gaixotasun aurreratuko prozesuetan dauden pertsonei zaintza eta arreta eskaintzearen garrantzia zabaltzea eta Getxoren eta bertako bizilagunen gaur egungo egoera aztertu eta ulertzea ditu helburu.

Doble Sonrisa fundazioak hitzarmena du NHFrekin, DENOK ZUREKIN metodologiaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan Hiri Errukitsuen garapena sustatzeko.

New Health fundazioak metodologia propioa sortu du (DENOK ZUREKIN® metodoa) DENOK ZUREKIN programa oinarri hartuta. Horri esker, erakundeek metodo berezia erabil dezakete Komunitate eta Hiri Errukitsuak eraikitzeko. Metodoak garapena errazteko tresnak eskaintzen ditu eta sustatzaile komunitarioaren figura sortu du.

Zer da hiri errukitsua? Bat egiteko modua

LAGUNDU NAHI AL DUZU?

Laguntza oro da ongietorria. Lagundu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan gure harremanetarako inprimakia betez, posta elektronikoz edo Facebook bidez.