NOR GARA
Aldaketa egin daitekeela uste dugu, kosta ahala kosta gerta daiteke.
DOBLE SONRISA FUNDAZIOA
2017an sortutuako familia-fundazioa.
DOBLE SONRISA FUNDAZIOA misio jakinarekin sortu zen: gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen eta ahultasun-egoeran dauden haurren arretarekin eta zaintzarekin konprometituta dago.
Gure balioak jatorri dugun enpresa-kulturaren emaitza dira, eta garatzen edo sustatzen ditugun jarduera guztietan azaltzen dira.
GURE BALIOAK
Errukia
Hurkoaren sufrimendua abiapuntu duen giza sentimendua da errukia. Enpatia baino indartsuagoa da; izan ere, hurkoaren egoera emozionala ulertzea dakar eta, sarritan, haren sufrimendua arindu nahia ere bai. Bikaintasuneko dimentsio paregabetzat dugu, gure balioen artean lehenengoa da.
Justizia
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, justizia zuzentasuna da. Justiziaren balioak ekitera eta epaitzera garamatza, betiere egia gidari dugula, bakoitzari berea emanaz, hau da, bakoitzak bere dituen norbere errealizazioa eta duintasuna. Justiziaren alde egitea da, horrek duen esanahi zabala kontuan hartuta, Fundazioak proiektuen bidez lortu nahi duen helburuetako bat, zalantzarik gabe.
Errespetua
Zerbait duina dela eta onartua izan behar dela sinestea. Guztion eskubidea delako errespetuz tratatua izatea, egoera ahulenean daudenek ere gizartean euren tokia aurki dezaten eta guretzat nahi ditugun errespetuz eta duintasunez tratatuak izan daitezen lortu nahi dugu gure proiektuen bidez.
Elkartasuna
Gure komunitatearen barruan dagoen pertsona oro gutako bat dela sentitzeko eta hari geure onena emateko gaitasuna. Laguntza eskaintzea, musu-truk.
Erantzukizuna
Nietzschek zioenez, gizakiak berezko du erantzukizuna; izan ere, gertatzen zaigunaren arrazoia ez da zerutiarra, geure erabakiekin lotuta dago. Horregatik, erantzukizunez, fundazioak bere ekarpena egin nahi du gure gizartean aldaketa eragiten lagunduko duten proiektuak sustatuz. Guztiok garelako gertatuko zaigunaren erantzule, gure komunitatean bestela jarduten lagunduko duten ekimenak babestu nahi ditugu.
Egia eta zintzotasuna
Gure ekintza guztiak gardentasunez egiten ditugu, transmititzen dugun informazioaren egiazkotasuna dugu helburu, gure laguntzaileen benetakotasunaren merezidun izateko.
HELBURUA
Fundazioaren premisa gizartetik hurbil egotea da, erakunde gaztea, dinamikoa, sozialki konprometitua, sortzailea eta oso humanoa izatea.
Patronatua hainbat arlotan aditu diren familiako kideek osatzen dute.
NOLA EGITEN DUGU LAN
Fundazioan bi modutan egiten dugu lan:
Martxan diren proiektuak
laguntzen ditugu
Gai guztiak ez ditugu menperatzen, jakina, baina jarduketa-eremu zehatzetan adituak diren pertsonak bila ditzakegu, eta proiektuak batera garatzen lagun diezaiekegu.
Gasteizen eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan abian diren proiektu sozialen bila gabiltza.
Proiektuen zuzendari
Getxon eta Gasteizen
Gaur egun, Doble Sonrisa fundazioa bi proiektu zuzentzen ari da:
New Health fundazioaren “Denok zurekin” metodologiaren arabera garatua.
Fair Saturday fundazioak asmatutako mezenasgo-proiektua da; harekin bat egin dugu proiektua Gazteizen aurrera eramateko.
LAGUNDU NAHI AL DUZU?
Laguntza oro da ongietorria. Lagundu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan gure harremanetarako inprimakia betez, posta elektronikoz edo Facebook bidez.