PROIEKTUAK
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen.
EGOERA AHULEAN
DIREN HAURRAK
Berakah
Berakah baliabiderik gabeko haur etorkinei laguntzeko programa da.
Proiektuak: gosariak, udalekuak, egonaldiak egoitzetan, eskolarako laguntza eta aisialdia…
Itxaropena. Ikusteko desgaitasuna.
kusteko desgaitasuna dutenen Arabako elkartea da IItxaropena. Ikusteko desgaitasun larria duten pertsonak familian, gizartean eta lanean integratzea sustatzea du helburu, eta arreta eskaintzen die bai ikusteko desgaitasuna duten pertsonei eta bai haien familiei.
Jarduerak: antzerki-tailerrak, sentsibilizazioa sortzea, ikusmen-errehabilitazioko terapiaren ordainketa partekatua…
Fair Saturday Fundazioa. Kultura.
Egoera ahulean dauden haurrentzako mezenasgo kulturaleko programa
Haur bakoitzak bere arte-hezkuntza ahalbidetzeko eta kulturaren bidez gizarteratzea sustatzeko laguntza jaso du.
Programa aitzindari hau Bilbon sortu zen 2018an, Fair Saturday Fundazioarekin eta gizarte zibilaren partaidetzaren ondorioz.
2020an ezarri zuen DOBLE SONRISA FUNDAZIOAK, Samaniego Ikastetxearen eskutik, programa hori Gasteizen.
El Ensayadero
Vitoria-Gasteizen musika-hezkuntza bazterketa-arriskuan dauden haurrak eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duen gizarteratze-proiektua da EL ENSAYADERO. Egoera ahulean dauden ikasleei zuzendutako eskolaz kanpoko jarduera bat, helburu argi batekin sortua:
- Eskola uzteari aurre egitea
- Integrazioa sustatzea
- Aukera berriak sortzea
GAIXOTASUN AURRERATUA
ETA BIZITZAREN AMAIERA
Getxo Zurekin
Zer da Getxo Zurekin?
Doble Sonrisa fundazioak sustatutako lehenengo Hiri Errukitsua da 2017ko azarotik.

Doble Sonrisa fundazioak NHF erakundeak sortutako DENOK ZUREKIN metodologian oinarritutako ekimena da Getxo Zurekin. Gaixotasun aurreratuko prozesuetan dauden pertsonei zaintza eta arreta eskaintzearen garrantzia zabaltzea eta Getxoren eta bertako bizilagunen gaur egungo egoera aztertu eta ulertzea ditu helburu.
Komunitate Errukitsuak Eraikitzen
Doble Sonrisa fundazioak hitzarmena du NHFrekin, DENOK ZUREKIN metodologiaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan Hiri Errukitsuen garapena sustatzeko.
New Health fundazioak metodologia propioa sortu du (DENOK ZUREKIN® metodoa) DENOK ZUREKIN programa oinarri hartuta. Horri esker, erakundeek metodo berezia erabil dezakete Komunitate eta Hiri Errukitsuak eraikitzeko. Metodoak garapena errazteko tresnak eskaintzen ditu eta sustatzaile komunitarioaren figura sortu du.
LAGUNDU NAHI AL DUZU?
Laguntza oro da ongietorria. Lagundu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan gure harremanetarako inprimakia betez, posta elektronikoz edo Facebook bidez.