Boluntariotza
-
Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, pazienteek, familiarrek, boluntarioek, laguntzaileek eta profesionalek osatua. Espainia osoan burutzen dugu jarduera. Espainiako gizartearen ahaleginaren buruan gara minbiziak eragindako inpaktua gutxitzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko. Gehiago irakurri...
-
Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten familiarren Bizkaiko Elkartea (AFA Bizkaia) 1988. urtean sortu zen senide talde batek biltzeko eta euren eskubideak aldarrikatzeko beharrak eraginda. Bizkaia osoan aritzen da eta Onura Publikoko Elkartea da 2003az geroztik. Gehiago irakurri...
-
BENE eritasun neuromuskularrek eragindako pertsonen eta familiarren Bizkaiko elkarte bat da. Gure haurrak, gure lagunak sendatzea nahi dugu, eta gure ondorengoak eritasun neuromuskularren dramatik babestu nahi ditugu. Horretarako, hauxe nahi dugu lortu: ENren ikerketa eta tratam+A1:J47nduak sustatzea Bizkaiko kaltetu neuromuskularrak biltzea Eragindakoei eta senideei orientabidea ematea gaixotasunaren aurrean (jatorria, tratamendua eta ikerketa) ENri buruzko problematika jendartean zabaltzea eta iritzi publikoa Gehiago irakurri...
-
AIDATU suizidioa ikertu eta prebenitzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Gehiago irakurri...
-
Sortarazi Elkartea klaretar sekularren komunitateetatik sortu da arriskuan edo gizartean bazterkeria egoeran diren emakume eta gizonen garapen integrala sustatzeko eta laguntzeko. Bizkaian aritzen da, batez ere desabantaila sozio-ekonomikoko eremu edo auzoetan. Elkartearen jarduera 1991ean hasi zen Bilboko San Frantsizko auzoan. Hainbat karetar komunitate erlijioso daude bertan. 1996an Leioako Lamiako eremura zabaldu zuen jarduera, Claret Askartza Ikastetxearen inguruan. Leioan dago, hain Gehiago irakurri...
-
ASPARBI Bizkaiko Parkinson Elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta 1994an sortu zen Parkinson gaixotasunak eragindakoei eta senideei horren ondorioei aurre egiteko indarrak biltzeko beharrak bultzatuta. Gaixotasunak askotariko sintomatologia azaltzen du maila neuronalean, eta muskulu-, arnas-, ahots- eta digestio-sisteman eragiten du, baita maila psikologiko eta psikiatrikoan ere, beste batzuen artean. Horren aurrean, tratamendu eta zerbitzu multzo baten beharra da Gehiago irakurri...
-
Uribe Kosta Elkartea adimen urritasuna zuten pertsona batzuen guraso talde txiki baten ahaleginari esker sortu zen 1976an, Bizkaiko Uribe Kosta eskualdea talde horri arreta egokia emateko zerbitzuz hornitzea helburuarekin. Senitartekoen talde txiki hori “familien elkarte” gisa eratu zen 1981ean, adimen urritasuna zuten pertsonen aldekoa, eta hori izan zen egungo elkartearen jatorria. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta pertsonek eta familiek, Gehiago irakurri...
-
Dementzia Frontotenporalaren Elkartea. Dementzia frontotenporalaren elkarte honek helburu hauek ditu: Iritzi publikoa eta Administrazioa sentsibilizatzea dementzia frontotenporalaren gaixotasuna prebenitzeko, tratatzeko eta sendatzeko arazoei buruz. Dementzia frontotenporal gaixotasunari buruzko informazioa ematea pazienteei eta senideei, horien ezagutza eta inplikazio hobea lortzeko. Informazioa, zabalpena, ikerketa, lankidetza eta azterlana sustatzea gaixotasunaren gainean ezagutza eta kooperazio hobea lortzeko. Gehiago irakurri...
-
Atzerriko etorkinen integraziorako eta berdintasunerako elkartea. Gehiago irakurri...
-
BIZIRAUN, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea Euskadiko Elkarteen Erregistroan erregistratutako elkarte bat da (erregistro zk.: AS/G/20779/2017) Maite genuen norbait bere buruaz beste eginez galdu izan dugun pertsonek osatutako talde bat gara. Badakigu zein gogorra den dolua guretzat, bizirik atera garenontzat. Gure maitearen galera traumatikoari bakardadea gehitzen zaio, suizidioa gure gizartean gai tabua eta estigma izateak eragiten duena. Horregatik, Gehiago irakurri...