El ensayadero

Vitoria-Gasteizen musika-hezkuntza bazterketa-arriskuan dauden haurrak eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duen gizarteratze-proiektua da
EL ENSAYADERO
. Egoera ahulean dauden ikasleei zuzendutako eskolaz kanpoko jarduera bat, helburu argi batekin sortua:

  • Eskola uzteari aurre egitea
  • Integrazioa sustatzea
  • Aukera berriak sortzea


EL ENSAYADERO
saioari esker, neska-mutil asko protagonista negatibo izatetik protagonista positibo izatera igaro dira beren ikastetxean, ingurunean eta, kasu askotan, baita beren familiaren barruan ere.

Eskolen barruan erabat hornitutako entsegu-gela bat gaitzen da, instrumentuak jotzen eta bakarka edota taldean entseatzen ikasteko gunea, musika-irakasleen laguntzarekin. Txoko berezi bat eskola barruan, non ametsak, talentua eta talde-lana batzen diren akorderik onenak entzun daitezen.

EL ENSAYADERO musika baino askoz gehiago da. Gizarteratzea da, musika adierazpen- eta integrazio-modu gisa erabiltzen dugulako, kultura-, gizarte- eta genero-oztopoak hautsiz. Aukera-berdintasuna sustatzen dugu, ahalduntze pertsonala bultzatzen dugu eta parte-hartzaile bakoitzaren autoestimua indartzen dugu.

Halaber, aukerak sortzen ditu, hezkuntzaren desafekzioa saihesteko lan egiten baitugu, kulturaren mundura eta musikaren industriara hurbilduz, prestakuntza-bide posibleak eta irteera profesionalak erakutsiz.

Proiektua metodologia honekin garatzen da:

  • Musika-irakaskuntza konbentzionala, bandaren barruan instrumentu bat jotzen ikasteko oinarrizko nozioekin, tailer osagarriekin batera (entsegu-gela apaintzea, izena aukeratzea, taldearen logoa eta irudia diseinatzea, edo bideoklipa grabatzea…).
  • Balioetan heztea, non talde-lana, ahalegina eta autosuperazioa, ikaskideekiko errespetua eta tolerantzia, diziplina eta laneko konpromisoa lantzen diren, ect.


EL ENSAYADERO
ko bandak errealitate pertsonal eta familiar konplexuak bizi dituzten neska-mutilek osatzen dituzte. Proiektu honetan ilusio partekatua, gozatzeko unea eta askatasun-espazioa aurkitzen dituzte, berdintasuna, errespetua eta talde-lana indartzeko. 2020an hasi zenetik,  EL ENSAYADEROk bi banda izan ditu ikasturte bakoitzean, elkarrekin hazten direnak, agertokiaren barruan eta kanpoan.

Banda bakoitzean beraiek aukeratzen dituzte instrumentuak, musika estiloa definitzen dute, taldeari izena jartzen diote eta euren abesti, logo eta bideoklipak ere sortu dituzte!

el ensayadero
logotipo doble sonrisa
Pribatasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.