BIZIRAUN, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea Euskadiko Elkarteen Erregistroan erregistratutako elkarte bat da (erregistro zk.: AS/G/20779/2017)
Maite genuen norbait bere buruaz beste eginez galdu izan dugun pertsonek osatutako talde bat gara.
Badakigu zein gogorra den dolua guretzat, bizirik atera garenontzat. Gure maitearen galera traumatikoari bakardadea gehitzen zaio, suizidioa gure gizartean gai tabua eta estigma izateak eragiten duena. Horregatik, isildutako errealitate honi ahotsa jarri nahi diogu.
Konfiantza, komunikazio eta laguntza gune bat sortu nahi dugu. Espazio seguru bat, non pertsona guztiok hizkuntza bera hitz egiten dugun, elkar sendotzen dugun eta beste testuinguru batzuetan adierazten zailak diren esperientziak eta emozioak partekatzen ditugun.
Lo sentimos, no se encontraron registros. Ajusta tus criterios de búsqueda y vuelve a intentarlo.
Lo sentimos, no se ha podido cargar la API de Mapas.