Uribe Kosta Elkartea adimen urritasuna zuten pertsona batzuen guraso talde txiki baten ahaleginari esker sortu zen 1976an, Bizkaiko Uribe Kosta eskualdea talde horri arreta egokia emateko zerbitzuz hornitzea helburuarekin. Senitartekoen talde txiki hori «familien elkarte» gisa eratu zen 1981ean, adimen urritasuna zuten pertsonen aldekoa, eta hori izan zen egungo elkartearen jatorria.
Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta pertsonek eta familiek, bazkideek, erabiltzaileek, langileek, boluntarioek eta Elkartearen lagunek eratzen dugu. Espezialistak gara laguntza ematen, bai Bizkaiko Lurralde Historikoan adimen urritasuna duten pertsonei, bai haien senitartekoei.
Lo sentimos, no se encontraron registros. Ajusta tus criterios de búsqueda y vuelve a intentarlo.
Lo sentimos, no se ha podido cargar la API de Mapas.